5. Ilegalizazioek eragindako mapa politikoaren distortsioa (I): Nora joan dira legez kanpo utzitako zerrendei legozkiekeen eserlekuak?

      Hauteskunde aritmetika ariketa bat eginez, azter dezagun zein alderdietara joango diren legez kanpo utzitako zerrendei egokituko zitzaien ordezkaritza instituzionala.

      D taulan ikus daitekeen bezala, AuBren bozkek Nafar Parlamentuan eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako batzar nagusietan emango lituzketen 15 ordezkariak, honako alderdietara joan dira:

        • 6 PNV/EA koaliziora.
        • 5 PP-UPNra.
        • 2 PSOEra.
        • 2 IU/EB-ra.

      Herri Plataformei dagozkien 712 zinegotzietatik 240 Herri Plataformen esku geldituko dira (kandidatura legeztatuei baitagozkie zinegotzi horiek). Gainerako, 472 zinegotziak berriz, honako alderdietara joango dira:

        • 277 PNV/EA koaliziora
        • 41 PSOEra
        • 30 PP eta UPNra
        • 14 IU-ra
        • 10 Aralar alderdira
        • 2 CDNra
        • 1 Batzarrera
        • 42 Gainerako zerrendetara
        • 55 zinegotzi, azkenik, ez lirateke inolako alderdi edo kandidaturara joango, udalerri horietan aurkeztutako zerrenda bakarra legez kanpo utzi ondoren, ez baitziren udal hauteskundeak egin.

      Zifra horiek argiro adierazten digute, gainerako alderdiek berez dagokiena baino ordezkaritza zabalagoa izango dutela erakundeetan. Azpimarratzekoa da legez kanpo utzitako AuB eta Herri Plataformen eserleku gehienak (erdia baino dezente gehiago) PNV/EA koaliziora joango direla.


      6. ILEGALIZAZIOEK ERAGINDAKO MAPA POLITIKOAREN DISTORTSIOA (II): GEHIENGOEN OSAKETA

      ¿En Euskal Herria se prepara una revolución? a la página principal